XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Kontzeptu indemnizagarriak: - Alokairuz kanpoko plusa. - Dietak.

18. Artikulua - Oinarrizko Alokairua.

Igandeei dagozkien ordainsariak, eta gainera, astelehenetik ostiralera bitartean lan egiten duten enpresen kasuan, larunbatei dagozkienak biltzen dituen Alokairu-Taulen maila bakoitzean zehazten dena izango da.

19. Artikulua - Antzinatasuna.

% 5eko bi biurtekoen eta % 7ko bosturtekoen zenbatekoa Taula Erantsietan ezarritako antzinatasun oinarrien gain kalkulatuko da kategoria bakoitzerako.

Ikaskuntza garaia kontagarri izango da antzinatasunaren eraginetarako.

Osagarri honen zenbatekoa ezingo da beste kontzeptu batzuen bidez konpentsatu, baina enpresek kontzeptu honetan ezarririk izan ditzaketen hobekuntzekin zurgagarri izan ahalko da.

20. Artikulua - Asistentzia eta ekintza plusa.

Hitzarmen honen indarrean egotetik aurrera, Asistentzia eta Ekintza Gehigarria izeneko osagarria desagertu egiten da kontzeptu horren gisa Alokairu-Tauletan eta bere zenbatekoa Oinarrizko Alokairua gehitzera pasatzen da, aurrerantzean ezin delarik independenteki erreklamatu.

Puntualtasuna Hitzarmen honen eraginetarako puntualtasuntzat jotzen da lan-jardunaren hasieran pertsonala lantokian egotea bere betebeharra garatu ahal izateko prest eta bere lan arropak jantzita, eta lana ez uztea aipatu lan-jarduna amaitu baino lehen.

Puntualtasuna betetzea beharrezkoa da, eta hitzarmen honen esparruan barne hartzen diren langile guztiei eskatuko zaie.

Bazkal garaiari eta legezko edo paktatutako beste edozein eteni dagokionean, erizpide bera aplikatuko da.

21. Artikulua - Hargintza eta Marmolgintza.

Hitzarmen honetan ezartzen diren ordainsariak eraikuntzaren errendimendu tauletan ezarritako eta 1948ko Azaroaren 19ko Aginduz onetsitako gutxienezko errendimenduei dagozkie.

Aipatu taulan zehazten ez diren lanei dagokienean, gutxienezko errendimenduak enpresa eta langileen arteko akordio bidez finkatuko dira, ezadostasun kasuan organismo eskudunak ebatziko duelarik.

Hargintza eta Marmolgintza

Hargintza eta Marmolgintza gremioari dagokionean, eta bere lan modalitate bereziak kontutan edukirik, honako arau berezi hauek jarraituko dira.